Ongietorria

Mendizaletasunean jardun nahi baduzu, Euskal Herrian tradizio handiko tresna baliagarria dituzu mendizale taldeak.

Mendizale talde hauek eskaintzen dituzten zerbitzuak hein desberdinekoak izan daitezke taldearen beraren tamainaren, bazkide kopuruaren nahiz jarduera mailaren arabera.

Aldatz Gora mendizale taldeak, funtsean, mendira bakarrik ez joateko aukera ematen dizu, horretarako bazkidetu beharrik ez duzularik. Aski duzu gure egoitzatik pasatu eta burutzen diren jardueretarik edozeinetarako izena ematea.

Gogora ezazu prest gauzkazula ostegunetan 19:30etatik 21:00etara Funikularreko Plaza, 2 - 1.esk. 48007 Bilbo, gure egoitzan

Tf.: 665 704 360

Ikus dezakezunez, mendizale taldeko ekintzetan parte hartzeko ez da beharrezkoa bazkide izatea. Baina zeintzuk abantaila ematen digu bazkide izateak ?

Aldatz Gorako bazkidea izateak zeure igoeretarako mendi materiala alokatzeko eskubidea ematen dizu (kanpadendak, pioletak, kranpoiak, raketak etab.), taldeko mendi liburutegi interesgarria dohainik erabili ahalko duzu, mendi federazioko baimena jaso dezakezu beronek dituen abantailez gozatzeko (aterpeetako prezio hobeak, istripu asegurua etab.), jarduerez, zuzendariez eta abarrez dagozkion gobernu erakundeetan hartzen diren erabakietan parte hartzea etab.

Aldatz Gorako bazkide egiteko zeure datu pertsonalak ekarri behar dizkiguzu, eta karnet tamainuko argazki bat. Sarrera kuota eta urtekoa ordainduta momentuan izango zara gure taldeko bazkide.

Hala ere, bazkidetu aurretik gomendatzen dizugu geure txangoren batera etor zaitezen, ezagutu gaitzazun eta mendiaz gurekin goza dezazun. Anima zaitez.  

Bazkide fitxa_2024.docx