BARANTOL ETA ANDERE EDERRA

Fecha de publicación: Sep 02, 2009 6:39:8 PM

Un baserritarra de Izpura, en la comarca bajonavarra de Garazi, contó la aventura que un vaquero tuvo con una hermosa señora que encontró bordando en una cueva del monte Jara (812 m). Debido a la fuerte lluvia entró en la caverna, y aquella princesa encantada le pidió que no le dijese a nadie que ella tenía que permanecer allí cien años, porque si así lo hiciese tendría que quedarse para siempre. Sin embargo él se lo contó a alguien, y por eso ella le dijo que siempre andaría con los chanclos sin atar.

Aldi batez, Barantol behizain zen Jara mendian. Euriagatik ihesi joan zen haitz handi baten zulora, eta bertara sartu bezain laster xoko batean ikusi zuen andre eder bat brodatzen ari zena. Galdetu zion ea nor zen, eta andreak esan zion:

-“Ni naiz printsesa sorgindua, eta hemen egon behar dut ehun urtez. Ez iezaiozu esan inori; bestela, sekulako beharko dut egon hementxe bertan”.

Barantolek hitzeman egin zion, baina ez zuen hitza atxiki. Andreak jakin zuen, eta behizaina zulo hartara berriro joan zenean, printsesa ederrak esan zion:

-"Ai Barantol, Barantol! Izango duk beti eskalapoina uhalik gabe”

Eta orduantxe galdu zen.

Geroztik sekula, Barantolek ez zeukan eskalapoin uhala aski ongi iltzatzerik