MURUMENDIKO SORGINA

Fecha de publicación: Jul 31, 2009 9:4:26 PM

Una señora de Ataun contó la historia de una bruja que estaba casada con un baserritarra de Beasain. El marido era buen cristiano y quería bautizar a sus cinco hijos, pero ella no. Entonces el aita preparó con las vacas un carro para llevar a los niños a la iglesia, y ató bien allí mismo a su señora, pero enseguida ella se convirtió en llama, quemó las cuerdas, dejó a su familia y se fue volando a vivir en la sima del monte Muru (859 m), situado entre los valles del Oria y el Urola. Algunos vecinos la han visto en la entrada de la caverna, peinándose al sol.

Beasaingo baserri batean bizi omen ziren senar-emazte bi bost ume zituztela. Gizona kristau ona omen zen, baina andrea oso gaiztoa eta ez zituen umeak inola ere bataiatu nahi. Halako batean gizonak pentsatu omen zuen ume guztiak hartu gurdian eta bataiatzera elizara eramtea. Hala behiak gurdiari erantsi, sartu bertan umeak, eta gero sokaz lotu andrea gurtetxeari, eta abiatu omen zen denekin batera Elizabidean.

Handik berehala hartu zuen su eta gar andreak, eta soka guztiak erre, eta han zihoan airean deiadarka:

-“Nire umeak zerurako, eta ni orain Murumendirako”.

Esan bezala, Murumendi aldera jo omen zuen, eta han nonbait begietatik ezkutatu omen zen.

Harrezkero Murumendiko leizean bizi omen da. Lagun batzuek ikusi ere egin omen dute leize inguruan, eguzkitan eserita, ilea orrazten ari dela.